Amaia Perez,

    • Psikologian lizentziatua, EHUan
    • Gestalt Psikoterapeuta (*)
    • Osasun eta klinika psikologian masterra
    • Haurtzaro zein Nerabetzaroan oinarritutako Gestalteko Graduondokoa
    • GZ 1919 kolegiatu zbkia

(*) Gestalt Terapia terapia modu psiko-emozionala da. Pertsona eta bere ingurunearen artean gertatzen den harremanean jartzen du abiapuntua, beti ere, esperientzia hori orainaldira ekarriaz.

Pertsonaren barne zein kanpo errealitatearen ezagutza errezten du eta pertsonaren nortasun eta bizitza istoriaren araberako egokitzapenak egin, behar, desio eta ingurunearen artean asebetea den adaptazio bat lortzeko asmoarekin. Pertsonaren berezkoa, egiazkoa dena indartzen da eta aldiz gezurrezkoa dena pertsonari aurrez-aurre jartzen zaio.

Guzti hau entzute jarrera baten bidez egiten da, barnealdeko zein kanpokaldeko sentipenak entzunez,  burutik, emozioetatik eta gorputzetik datozenak hain zuzen ere.

Gestalt terapia, edozein motatako zailtasunak dituzten pertsonei zein beren bizi kalitatea hobetzea bilatzen dutenei zuzenduta dago.