Bakarkako terapia, konfidantzazkoa eta konfidentziala den espazio batetan ematen da. Bertan, terapeutak gertatzen ari zaionaren inguruan bezeroari konturatzeko ahalmena areagotzen laguntzen dio, hala nola, sentimendu zein arazoak adierazten eta bere behar zein desioekin konektatzen ikasten du. Aurkikuntza zein ikasketa pertsonalerako prozesu bat da, era berean, pertsonak berekiko zein bere bizitzarekiko duen erantzunkizun eta onarpena errazten duena.
Bakarkako terapian terapeuta batekin lan egiten da, normalean asteroko maiztasunarekin eta 50 minutuko iraupenarekin.
FAMILIA TERAPIA
Familia bakoitza ezberdina eta bakarra da. Gurasoen sinismen eta baloreetatik hasita, familiakide bakoitzaren nortasuna zein familiari talde bezela zein norbanako gixa bizitzea tokatu zaion gertakarietan oinarrituta erakitzen da eta beraz, erlazionatzeko eta komunikatzeko modu propioa du.
Familia terapia lagungarria suertatzen da komunikazio arazoak lantzerako orduan, gatazkak konpontzerakoan, zailtasunak gainditu eta erlazionatzeko modu berriak ikasterakoan.
Familia terapeutek, familiakide baten arazoak familian egon litezkeen gatazken sintoma bezela ulertzen dituzte. Hori dela eta, arazodun bezela ezagutua den kidearekin soilik lan egitea, gaixotasunaren sintoma gaixotasuna bera beharrean lantzea kontsideratzen dute. Gerta liteke gainera, arazoduntzat jotzen den kideak laguntza jasotzean beste familiakide bat suertatzea arazodun. Helburua, familia osoak terapia prozesuan parte hartzea izango litzateke.
TALDE TERAPIA
Talde terapiak taldeko kideak direnen arazoak lantzen ditu. Bi modutan lan egiten da: alde batetik, taldekide baten gatazka pertsonalak taldean lantzen dira, era berean, besteengan ere emozio ezberdinak zein oroitzapenak eraginez; bestetik, taldekideen arteko harremanetan sortzen diren mugimendu eta dinaminak landuz.
Talde terapiak hasteroko maiztasuna izaten du, bi orduko saioak izanik eta gehienez 15 laguneko taldeetan. Psikologo bakarrak edo bik gida dezakete taldea.