ayuda

Terapian, norbere emozio, sentimendu, behar zein desioak kanporatzeko aukera ematen da , konfidantzazkoa eta goxoa den giro batean eta profesional batek lagunduta, lagunduta, bera, errespetu, ulermen eta onarpen osoz entzungo duen bidelaguna izango delarik.

Sekretu profesionala zein pertsonaren intimitatearekiko errespetua psikologoa eta bezeroaren arteko harremanerako ezinbestekoak dira.

Printzipio hau psikologoek bete beharreko kode etikoetan bereziki nabarmentzen da: “Psikologoak jasotzen duen informazio guztia sekretu profesional bati lotua dago eta soilik bezeroaren baimenak salbuetsi dezake” (1987ko C.O.Peko Kode Deontologikoaren 40. artikulua).

Normalean norbanakoa bere bizimoduan zerbait gaizki dabilela konturatzean hasten da terapian, hala nola, segurtasun eza, antsietatea, hustasuna, atsekabea sentitzean edo/eta aurrera egin ezinik arazo puntual baten aurrean aurkitzen denean.

Terapiak norberak zer eta nola egiten duen konturatzeko balio du eta bertatik abiatuz arazoak konpontzen edo eta onartzen ikasteko. Terapiaren helburua ez da arrakasta soziala lortzea, konturatzeko ahalmena areagotzea eta era berean pentsatu, sentitu eta egitearen artean armonia lortzea baizik.

Terapiaren helburua norbanakoa den bezelakoa izatea onartzea da, izan ere aldaketa, pertsona den bezelakoa denean ematen baita ez dena izaten ahalegintzen denean baño.